This preview uses same technology as ARcrowd viewer without need any marker. Check that everything is ok without printing markers. If something doesn't see well, check our FAQ.
loading
Press "Allow" to use your webcam
This ARbook contains some errors and its content may not show it properly.   More information

El sistema solar

   ametszarraga · 2 ARbooks
November 2016
  views
  0

Eguzki sistemak eguzkiaren inguruan, oro har orbita ezberdinetan jirabiran, dabiltzan objektu ezberdinak (planetak, planeta nanoak, sateliteak, asteroideak, kometak...) biltzen ditu. Zentzu zabalagoan, eguzkiak espaziora bidalitako partikulen eraginpean dagoen espazio eremu osoa hartzen du. Espazio honen kanpo mugak heliopausa du izena.

Category
Tags

All comments (0)

You must be registered to comment.

Login | Register

Image
Lurraren sorrera Eguzki sistemaren sorrerarekin loturik dago. Eguzki sistemaren sorrera duela 5000 milioi urte inguru kokatua dago, nebulosako materialak dardaratzen eta elkarri eragiten hasi zirenean, inguruko izar baten leherketak sortutako talka-uhinaren ondorioz seguruenik. Nebulosako materia hori trinkotzen hasi eta gerorako sistemaren erdigunean kokatu zen, masa horren grabitazio-indar ikaragarriak konprimitu eta berotu zuelako, erreakzio nuklearrak sortzeko bezainbeste, materia hori. Eguzki-igorpen handi horiek putz egin eta materiaren parte handi bat espaziorantz bidali zuen. Bestea, izar gaztearen inguruan biraka geratu zen disko lau bat osatu (disko protoplanetarioa) grabitate-indarraren eraginez gertatu zen. Disko horretan, materialik trinkoenak erdigunetik gertuago kokatu ziren. Gero, planetesimala, kontzentrazioak, sortu ziren materiazko diskoan. Horiek eguzkiaren inguruko orbita desberdinetan kokatu ziren eta elkarren kontra talka egiten eta apurtzen hasi ziren, gero eta gorputz handiagoetan metatzeko, inguruko materia askea erakartzeko grabitazio indar handiagoarekin. Horrela, planetesimalak etorkizuneko planeten ernamuina izan ziren. Eguzkitik hurbilen materialik trinkoenez osaturiko planetak sortu ziren (harkaiztsuak direnak) eta urrunago, planeta gasdunak trinkotu ziren. Azkenik, planetak hoztu eta askatutako gasekin atmosfera bat sortu zuten, gas horiek grabitate handiko planetetan bakarrik geratu ziren atxikirik. Eguzki-sistemak zortzi planeta ditu: Merkurio, Artizarra, Lurra, Marte, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno hain zuzen ere. 1930ean aurkitu zenetik 2006 arte, Pluton eguzki sistemako bederatzigarren planeta kontsideratu zen. 2006ko abuztuaren 24an, Nazioarteko Astronomia Elkarteak, eguzki sistemako objektuak sailkatzeko maila berria erantsi, planeta nanoena, eta hauen barnean sartu zuen Pluton. Beraz, egun zortzi dira eguzki sistemako planetak.
Download marker